Erizaintzako Zaintza Osagarriak
ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK
Erizaintzako laguntzaileak zainketa osagarriak ematen dizkie erabiltzaileei, erizaintzako diplomatu/graduatu baten begiradapean edo diziplina anitzeko talde batean lan eginez.
Lanbide-arloa:
Osasun adarra. 1.400 ordu.
Moduluak:
- Administrazio-eragiketak eta osasun-dokumentazioa.
- Erizaintzako oinarrizko teknikak.
- Ospitale-ingurunearen higienea eta materialaren garbiketa.
- Pazientearen osasuna eta laguntza psikologikoa sustatzea.
- Laguntza odontologiko/estomatologikoko teknikak.
- Lan-inguruneko harremanak.
- Laneko prestakuntza eta orientabidea.
- Kalitatea eta etengabeko hobekuntza.
- Lantokiko prestakuntza.
IRTEERA PROFESIONALAK:
- Erizaintzako teknikari laguntzaileak, funtsean, osasun-sektorean egin ahal izango du bere lan-jarduera, erabiltzaileari laguntzeko arloan, eta lehen mailako arretako, arreta komunitarioko eta/edo arreta espezializatuko taldeetako kide izango da.
- Erizaintzako/klinikako laguntzailea.
- Bainuetxeetako laguntzailea.
- Lehen mailako arretako laguntzailea eta erizaintzako etxez etxeko zainketak.
- Aho-hortzetako laguntzailea.
- Laguntzaile geriatrikoa.
- Pediatriako laguntzailea.
- Esterilizazio-laguntzailea.
- Unitate berezietako laguntzailea.
- Osasun mentaleko laguntzailea.