Henry Dunant Aisialdi Eskola
Henry Dunant Aisialdi Eskola 1993an sortu zen, Gurutze Gorriko Aisialdi Taldeko boluntarioak trebatzeko.
Urteen poderioz, herritar guztiei zabaldu zaie. Eskolaren helburuak balioetan oinarritutako hezkuntzan eta Gurutze Gorriaren printzipioetan oinarritzen dira.
Aisialdiko Eskolak begiraleei prestakuntza ematen die aisialdiarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak antolatzeko eta gauzatzeko, hala nola kanpamentuak, udalekuak, auzolandegiak, gazte elkarte eta taldeen jarduerak, aisialdi zentroak eta abar.