Historia
Bilboko Gurutze Gorriaren gaur egungo Lanbide Heziketako Zentroaren (Bilboko Gurutze Gorriaren Eskola) aurrekariak 1919. urtekoak dira, Gurutze Gorriaren Borondatezko Dama Laguntzaileen Eskola sortu baitzen Bilboko Gurutze Gorriaren Ospitalean, Zaragozako Gurutze Gorriaren Ospitalearen ondoren Espainian sortutako bigarren eskola.
Lanbide Heziketako Eskola bat sortzearen arrazoia izan zen borondatezko dama laguntzaileek Gurutze Gorriaren ospitaleetatik kanpo betetzen zituzten lanpostuetarako titulazio ofizial bat izateko beharrari erantzuna ematea. Titulazio horren zereginak boluntarioa eta ordaindu gabea izan behar zuen.
Prestakuntza-plana balio handiko estrategia da Bizkaiko Gurutze Gorriarentzat, bai hainbat kolektiborekin (talde ahulak edo biztanleria, oro har) egiten duen esku-hartzea behar bezala garatzeko, hainbat jarduera-eremutan (sorospenak eta larrialdiak, ingurumena, garapenerako lankidetza, osasuna, esku-hartze soziala), bai erakundearen barne-antolaketa eta -kudeaketa egiteko. Ez da kasualitatea, horregatik, prestakuntza kideen eskubide eta betebehartzat ez ezik, ekintza-planetan berebiziko garrantzia duen irizpidetzat hartzea.