Kudeaketa-sistema
GURE EGINKIZUNAK BERMATZEN DU GURE PRESTAKUNTZA
Gurutze Gorriaren helburua gizarte seguruagoa egitea denez, gure prestakuntza-programen xedea da gero eta pertsona gehiago gaitzea eta prestatzea. Hori bermatu nahi dugu.
BERRIKUNTZA KUDEATZEA
BIZKAIKO GURUTZE GORRIAREN zentroa berrikuntzaren kudeaketa- ereduan sartuta dago, eta eredu horren oinarria proiektuen kultura ezartzea da, “BERRIKUNTZAREN ERRUTINAK” praktiketako komunitateak eta ezagutza espezializatuko unitateak diseinatuz.
IKASTEKO METODOLOGIA BERRITZAILEAK
- Ikaskuntza aktiboan eta lankidetzakoan oinarritutako metodologia.
- Ikuspegi pedagogikoa du, eta partaideak egoera errealetan kokatzen ditu modu aktiboan, intelektualean, sortzailean, emozionalean, sozialean eta fisikoki.
- Lankidetzako ikaskuntza (taldeko lana).
- Irakaskuntzako filosofia honi esker, arrazonamendu eta iritzi kritikoa garatu daiteke, bai eta galderak egitea sustatu, egiazko arazoak eta irtenbideak proposatu, irizpideak garatu, egoerak aztertu eta ondorioak ezarri ere.
- B hizkuntza-eredua abiarazten.
BALIOETAN OINARRITUTAKO PRESTAKUNTZA
Erakundearen printzipioak eta balioak lanbide-heziketako ekintzetan eta moduluetan sartuta daude, bai eta irakasleen eta ikasleen prestakuntza jarraituan ere. Era berean, zeharkako proiektuak sortzen ditugu printzipio horien arabera eta erakundearen berezko balioen arabera.
NAZIOARTEKOTZEA
Zentroak proiektuak eta beste herrialdeekiko lankidetzak sustatzen ditu; era berean, ikasleak atzerriko herrialdeetan praktikak egitera eramaten ditu, esperientziak trukatzeko eta praktika onak ikasteko.
KULTURA EKINTZAILEA
Eskuratutako gaitasunen kalitatea berresten dugu, teknikari ugari sartzen baita lan-munduan. Era berean, beren ikasketekin jarraitu nahi dutenek oinarri ona lortzen dute, eta asko unibertsitatera joaten dira.
Alabaina, kultura ekintzailea bere esparru profesionaleko jakintza teknikoez harago doa, baita enpresariek behar dituzten jakintzez harago ere. Izan ere, ekintzaile izateko grina sorrarazten diegu ikasleei, enpresa- eta gizarte-arloko ekimenetan parte hartzera sustatuz.
ENPRESENTZAKO PRESTAKUNTZA
Gurutze Gorriak enpresen neurrirako prestakuntza sustatzen du; trebakuntza malgua, gaian aditu direnek eskaintzen dutena, eta prestakuntzaren kudeaketarako kalitatezko zigiluak bermatuta.
IRAKASLE TALDE BERRITZAILE ETA KONPROMETITUAK
Irakasle taldea erreferentziako eredua da ikasleentzat, haien ibilbidea eta esperientzia direla-eta; hori honen emaitza da:
- Goi mailako prestakuntza profesionala.
- Taldeko lana.
- Etengabeko prestakuntza eta gaurkotze profesionala.
- Ikasleentzako laguntza eta orientazioa.
KALITATEKO SISTEMAK
- Kalitateko ziurtagiria: ISO 9.001.
- Ingurumeneko ziurtagiria: ISO 14.001.